2023/11/22
Albistegi saio onenaren atalean lehiatuko da Telebistaren eta Ikus-entzunezkoen Zientzia eta Arteen Akademiak ematen dituen sarien 25. edizioan. Urtarrilaren 16an izango da sari banaketa.
2023ko Iris sarietarako izendapena jaso dute EITBko albistegiek, joan den otsailean, Ukrainako gerra hasi eta urtebetera, egindako jarraipen informatibo transbertsalarengatik. EITBko hainbat kazetarik (irratia, telebista eta Internet) egin zuten bidaia Kievera, bertako eguneroko bizitza nolakoa zen erakusteko, oraindik ere gerran egonik, erasoen minutuz minutukoa ahaztu gabe. Halaber, Ukrainatik ihesean gurera etorritakoen bizimoduan ere jarri zuten fokua.
Otsailaren 23an, lehen konexioak egin zituzten Kievetik Xabier Usabiagak eta África Baetak "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegietan; hurrengo egunean, Ukrainatik egin zituzten eguerdiko zein gaueko informatiboak. Mikel Reparaz eta Mikel Ayestaran Ukrainako eremu ezberdinetatik aritu ziren egoeraren berri ematen, eta Ane Irazabal, berriz, Poloniatik. Emanaldi horiek guztiak aurrera eramaten, Edurne Arrieta (produkzioa) eta Amane Iglesias (kamera) aritu ziren lanean Ukrainan.
Inoiz ez bezalako jarraipena egin zuen EITBk Ukrainan. Hala, otsailaren 20an, Euskadi Irratiko lantaldeak (Iñaki Guridi, Mikel Rotaetxe eta Xabier Gallastegi) hiru orduko "Faktoria" berezia egin zuen zuzenean Kieveko azokatik. Bestalde, Radio Euskadiko bidali bereziak (Xabier García Ramsden, Xabier Madariaga, Dani Álvarez eta Joseba Urruela) otsailaren 23tik aritu ziren bertatik, eta hilaren 24ko "Boulevard" irratsaio berezia eskaini zuten.
Telebistaren eta Ikus-entzunezkoen Zientzia eta Arteen Akademiako kideek notario aurrean botoa eman beharko dute, albistegi saioen kategoriako bost hautagaietatik irabazlea nor den erabakitzeko. Sari-emate ekitaldia 2024ko urtarrilaren 16an egingo da Madrilgo Gran Teatro Caixabank Principio Pío aretoan.