Orrialdea entzun

Beste lan eskaintza batzuk

Beste lan eskaintzak

Izendapen libreko lanpostuetarako hautaketa prozesuetatik eratorritako eskaintzak eta lan-poltsarik ez egotearen ondoriozko lan-eskaintzak.

Icono EITB - EITB ikonoa

EiTB – ZERBITZU JURIDIKOEN ETA KONTRATAZIOAREN ZUZENDARITZA

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa

Zuzendari gerentearen agindupean egongo da, eta Zuzendaritza Batzordeko kide izango da. Kontratazio publikoari, merkataritza-kontratazioari eta Complianceari lotutako zuzenbide eta lege-gai guztien ardura izango du, eta erakundearen interesak defendatzeko egoki diren lege-ekintzak sustatzeaz eta garatzeaz arduratuko da. Lege-prozedurak eta barne-arauak betetzen direla ziurtatuko du, eta bere ardurapeko taldea koordinatuko du.

Titulazioa

  • Zuzenbideko Gradua

Baldintzak

  • Zuzenbide lizentziatura/gradua
  • Gutxienez 7 urteko esperientzia aholkularitza juridikoan. Enpresako aholkularitza juridikoa balioetsiko da, negozio-ikuspegiarekin.
  • Kontratazio publikoko arloa ezagutzea eta horretan esperientzia izatea (lizitatzaile/administrazio gisa).
  • Konpetentziak: Moldagarritasuna, Ikasteko erraztasuna, Ulermen estrategikoa, Negozio ikuspegia, Erresilientzia, Ingurune aldakorretan lan egiteko gaitasuna, Lidergoa eta Komunikazioa.
  • Hizkuntzak:
  • Gaztelania: hizkuntza menderatzea (ahozko eta idatzizko ulermena eta idazmena)
  • Euskara: hizkuntza menderatzea (gutxieneko C1 maila, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren eta 297/2010 Dekretuaren arabera (2010eko azaroaren 15eko EHAA, 219. zk.)).
  • Ingelesa: maila altua (B2 maila, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren eta 297/2010 Dekretuaren arabera (2010eko azaroaren 15eko EHAA, 219. zk.).
  • Hizkuntzen (ingelesa eta euskara) ezagutza dagokion titulazio ofiziala aurkeztuz egiaztatuko da. Eskatutako maila agiri ofizial bidez egiaztatu ezean, ahozko eta idatzizko proba baten bidez egiaztatuko da.

Baloratzeko

  • Sektore publikoan esperientzia izatea (kontratazio publikoa, ondare-prozedurak, etab.) eta komunikabideetan/produktoreetan (ikus-entzunezkoen sektorean).
  • Ingurunearen ezagutza komunikabideen arloan.
  • Compliance arloan ezagutzak/ikastaroak, datuen babesari buruzko ezagutzak, oinarrizko eskubideak (intimitatea/ohorea/greba, etab.)
  • Espezializazioak ikus-entzunezko zuzenbidean, kontratazio publikoan eta kudeaketan (MBA edo antzekoa).
  • Beste hizkuntza batzuen ezagutza (frantsesa, alemana).
Kontratu mota: Mugagabea
Plazak: 1
Lantokia: Bilbo
Izena eman
Icono EITB - EITB ikonoa

EiTB – DIGITAL HR MANAGER (Giza Baliabideen Arloko burua)

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa

Giza baliabideen prozesuak kudeatzeko politika berri bat diseinatzeaz arduratuko da, EITB 2030 estrategian aurreikusitako jarduketa ildoekin bat etorriz, eta erakundea berrantolatzeko, eraldatzeko eta aldatzeko prozesua gidatu, bultzatu eta bizkortuko du, negozioaren erronka digital berrietara eta lan egiteko modu berrietara egokitzearren.

Funtzioak
  • Giza baliabideen arloari lotutako proiektuak planifikatzea eta gauzatzea, eta horien segimendua egitea, bere kargura dauden taldeak koordinatu eta kudeatuta.
  • Egiturazko plantilla eta horren ondoriozko lanpostuen inbentarioa definitzea eta haren segimendua egitea.
  • Sailarekin zerikusia duten soluzio tekniko eta funtzionalak sustatuz aholkatzea eta jardutea, talde lana sustatuta.
  • Nominen kudeaketa eta EITB Taldearen ordainsari politikak kudeatzea eta kontrolatzea.
  • Sailarekin zerikusia duten soluzio tekniko eta funtzionalak sustatuz aholkatzea eta jardutea, talde lana sustatuta.
  • Ibilbide orria definitzea, enpresaren eraldaketa digitaleko prozesuan lagunduko duten giza baliabideen politiketan eta prozeduretan aplikatzekoak diren ekimen digitalekin.
  • Barne komunikaziorako eta plataforma digital eta kolaboratiboekin lan egiteko modu berriak sustatzea eta laguntzea; lidergo eta antolaketa estilo berriak, funtzio anitzeko taldeekin eta metodologia arinekin; trebetasun eta gaitasun digitaletan prestatzea; employer branding estrategia digitalak hartzea...
  • Esleitutako aurrekontua maneiatzea eta kontrolatzea, eta nomina sortzeko prozesuaz arduratzea, finantza sailarekin koordinatuta.
  • Bere helburuen betetze maila neurtzeko tresna eraginkorrak diseinatzea eta sortzea, eta horiek aztertzeko datu txostenak egitea edo lortzea.
  • Pertsonen administraziorako prozesuak eguneratzea eta birdefinitzea, prozesu horiek sistematizatzearren eta automatizatzearren.
  • Kontratazio plana kudeatzea eta gauzatzea, ezarritako jarraibideak betez.
  • Lan kodeari, egutegiei, barne erregelamenduei, hitzarmen kolektiboei, lan kontratuei, soldaten izapideei, gizarte segurantzari, ordaindutako baimen eta lizentziei eta langileen administrazio eta kudeaketari datxezkion gainerako gaiei buruzko lege betebeharrak betetzea.

Baldintzak

  • Unibertsitateko gradua.
  • Antzeko eginkizunetan esperientzia profesionala izatea; ahal dela, hiru urtetik gorakoa. Bereziki aintzat hartuko da giza baliabideetarako IT aholkularitza sektoreko enpresetan eta/edo antolaketa aldaketako prozesuetan eskuratutako esperientzia.
  • Hizkuntzak: C1 euskara maila.

Baloratzeko

  • Giza baliabideen arloko formakuntza osagarria.
  • Peoplenet-en ezagutzak.
  • Esperientzia izatea datuen eta analitikan business inteligence delakoan; arlo horretan formakuntza eta graduondoko ikasketak izatea.
  • Esperientzia izatea enpresa kudeaketarako aplikazioak garatzen eta sistemak ezartzen (ERP edo antzekoak).
  • Esperientzia izatea prozesuen analisian, etengabeko hobekuntzako proiektuetan, tresnen eraginkortasun eta automatizazioan, eta key performance indicator direlakoen definizioan eta segimenduan.
Kontratu mota: Mugagabea
Plazak: 1
Lantokia: Bilbo
Izena eman
Icono EITB - EITB ikonoa

ETB – Primeran-eko Edukien Arduraduna

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa

Primeraneko programen garapena eta ekoizpena gainbegiratzeaz arduratuko zara, hasierako ideiatik hasi eta argitaratu arte. Produktore ezberdinekin zein EITB barneko lantaldeekin lankidetza estuan lan egingo duzu, eduki bakoitza estrategia globalarekin bat datorrela eta marka definitzen duten kalitate-estandarrak betetzen dituela bermatzeko.

Funtzioak
  • Kanalaren estrategiekin bat datozen ideia eta kontzeptu berriak sartzea.
  • Produkzio-prozesua gainbegiratzea eta arazo edo zailtasunei aurre egitea.
  • Filmatzeko aginduak, gidoiak eta muntaketak berrikustea, feedbacka emanez.
  • Azken edukiak merkaturatzen eta sustatzen laguntzea.
  • Bilerak zuzentzea barneko taldeekin zein kanpoko produktorekin.
  • Lan-arrazoiengatik bidaiatzeko prest egotea.

Baldintzak

  • Gidabaimena: B
  • Formakuntza: unibertsitate-gradua.
  • Hizkuntzak: Euskara eta gaztelania maila altua; ingelesa baloratuko da.
  • Konpetentziak:
  • Lidergoa, sormena eta gaitasun analitikoa.
  • Komunikazio-trebetasunak eta talde-lanerako erraztasuna.
  • Ikus-entzunezko sektorearen eta produkzio-prozuen egungo joerak ezagutzea.
  • Denbora, zeregin aniztasuna eta arazoak kudeatzeko gaitasuna.
  • Sektoreko arauak eta kontaktu-sareak ezagutzea.
  • Argitalpen-errendimendua maximizatzeko balorazioak aztertzea eta hobekuntzak proposatzea.
Kontratu mota: Mugagabea
Plazak: 1
Izena eman
Icono EITB - EITB ikonoa

EiTB – SISTEMETAKO TEKNIKARIA

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa

Euskal Irrati Telebista (EiTB) zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, Euskal Autonomia Erkidegoko irrati, telebista eta interneteko zerbitzu publikoak kudeatzen dituen ikus-entzunezko taldeak, honako lanpostu hau bete behar du Bilboko egoitza nagusian

Funtzioak
  • Erakundearen prozesuen kudeaketan parte hartzea, informazio sistemetako esleitutako zerbitzuen bidez. Zerbitzu horien etengabeko hobekuntza sustatuko du, eta sortuz doazen joera teknologikoen berri izan beharko du.
  • Esleitzen zaizkion tresna berriak, lan fluxuak eta komunikazio nahiz informazio sistema berriak baliozkotzea.
  • Erakundeak ezarritako segurtasun politika eta prozedura egokiak gauzatzea, informazio sistemen kudeaketa eta operaziorako, indarrean den legeri eta araudiari jarraituz.
  • Antolakundeak bere lanposturako ezarritako prozesu informatikoak eta logistikoak betetzea, indarrean den araudia zorrotz betez.
  • Sistemak eta prozesuak behar bezala ustiatzearren, beharrezkoa den edo bere nagusiak behar duen dokumentazio guztia sortzea eta eguneratzea.
  • Eraginpean dauden erakundeko profesionalei ekoizpen sistemei eta prozesuei buruzko ezagutzaren transferentzia egitea, esleitzen zaionean.
  • Ekipamendu teknikoaren edo lan prozesuen erabiltzaileei aholkuak ematea, horiek erabiltzean.
  • Beste lantoki batzuetara, unitate mugikorretara, korrespontsalietara eta abarretara joatea, zerbitzuaren beharrek hala eskatzen dutenean.
  • Bere jarduerarekin zerikusia duten gaiei buruzko txosten teknikoak idaztea, goragoko agintariak hala eskatzen dionean.
  • Hala eskatzen zaionean, mintegiak, ikastaroak eta/edo formakuntza paraleloa prestatu eta ematea, teknologia berriei buruz, edo ekipamenduarekin, sistemekin, lan fluxuekin edo informazio teknologiekin erlazionatutako edozein alderdiri buruz.
  • Bere nagusiak eskatuta, enpresak hornitzaileen edo fabrikatzaileen aurrean dituen interesak ordezkatzea, esleitzen zaizkion ekipamenduei eta sistemei buruzko euskarriarekin, eragiketarekin edo informazioarekin erlazionatutako edozein gaitan.
  • Erakundeak laneko arriskuen prebentzioaren arloan ezarritako jarraibideak aplikatzea, eta bere ardurapean dauden langileen zereginak betetzen direla gainbegiratzea.
  • Sektorearekin erlazionatutako teknologia berrien segimendua egitea. Eta, eskura dituen baliabideekin, hutsarteak aprobetxatzea, bere formakuntza hobetzeko.
  • Produkzioan intzidentziarik izanez gero, horiek konpontzeko edo arintzeko beharrezko jotzen dituen ekintzak egitea, zerbitzuen jarraitutasuna bermatuta (soluzio tekniko alternatiboak, arlo bakoitzari esleitutako langileen edo lantaldeen zereginak berrantolatzea, etab.).
  • Ekoizpen edo zerbitzu tekniko bakoitzerako planifikatuta dauden bere ardurapeko profesionalen arduradun nagusia izatea.
  • Bere eskumen mailan, esleitzen zaizkion sistema informatikoak konfiguratzea, administratzea eta sostengatzea, sistemaren funtzionalitatea, baliabideen osotasuna eta zerbitzuak bermatuta.
  • Esleitzen zaizkion tresnak, lan fluxuak eta sistema integrazioak garatzeko beharrak aztertzea , eta inplementatu beharreko soluzioen diseinuan parte hartzea.
  • Esleitzen zaizkion sistemak mantentzeko eta babeskopia nahiz berreskuratzea egiteko planak proposatu eta gauzatzea.
  • Erabiltzaileen beharrak, eskakizunak eta iradokizunak aztertzea, inplementatzeko esleitzen zaizkion aplikazioak, lan fluxuak eta sistema integrazioak garatzeko behar diren softwareari dagokionez diseinua, tresna erabilgarritasuneko eragiketak eta software probak egitearren.
  • Hardware gailuen, utilitateen eta software plataformen errendimendua ebaluatzea, eta funtzionamendu beharren arabera hobetzeko aukerak identifikatzea.
  • Esleitzen zaizkion sistemen disfuntzioak diagnostikatzea, eta horien funtzionaltasuna berrezartzeko beharrezko neurri zuzentzaileak hartzea proposatzea.
  • Esleitzen zaizkion sistemak mantentzeko jarduketak eta planak proposatzea, eta agintzen zaizkion zereginak gauzatzea, zerbitzuen jarraitutasuna bermatzeko ezartzen diren parteak edo prozedurak beteta.
  • Prebentziozko mantentze lanen planak prestatzea, eta horri buruz agintzen zaizkion zereginak egitea, zerbitzuen jarraitutasuna bermatzeko.
  • Esleitzen zaizkion plataforma eta sistemetarako softwarearen mantentze lan ebolutiboak eta eguneratzeak proposatu eta gauzatzea.

Titulazioa

  • Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
  • Informatikako Ingeniaritzako Gradua.
  • Ingeniaritza Elektronikoko Gradua
  • Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
  • Baliokidea

Baldintzak

  • Euskera: C1
  • Ingelesa: B2
  • Gidabaimena: B
  • Gutxienez 5 urteko esperientzia egiaztatzea, ingurune eta tresna hauetan:
  • Programazio lengoaiak:
  • .ASP
  • .ASP NET
  • C#
  • Jquery
  • VBScript
  • Visual Basic .NET
  • Visual Basic 6.0
  • Erramintak:
  • Crystal reports
  • HTML
  • PL/SQL
  • XML
  • Datu baseak:
  • Access
  • MySQL
  • ORACLE
  • SQL SERVER
  • Aplikazio-zerbitzariak:
  • IIS
  • Bertsioen kontrola:
  • Visual Source Safe
  • CVS
  • Team Foundation
  • Diseinua:
  • CSS
  • Dreamweaver
  • Fireworks
Kontratu mota: Eszedentziagatik ordezteko kontratua
Plazak: 1
Lantokia: BILBAO
Soldata: 3273,86 euro gordin/hileko, gutxi gorabehera.
Izena eman
Icono EITB - EITB ikonoa

EiTB – ZERBITZU OROKORREN ZUZENDARITZA

Icono flecha ver mas - Gehiago ikusi gezi ikonoa

EITBk bere azpiegituren kudeaketaren eta modernizazioaren buru izatera gonbidatzen zaitu, eraldaketa-une estrategiko batean. Proiektu handiak kudeatzeko grina duen profesional bat bilatzen dugu, mantentze-lanetan eta zerbitzu orokorretan esperientzia duena.

Funtzioak
  • Gure egoitzetan tamaina handiko azpiegiturak berritzeko obra-proiektuen buru izango zara, epeak eta aurrekontuak betetzen direla ziurtatuz.
  • Egoitzen mantentze-lanak eta funtsezko kontratuak kudeatuko dituzu: garbiketa, segurtasuna, mantentze-lanak eta gehiago, gure eraikinen eraginkortasuna eta bikaintasuna bermatuz.
  • Talde teknikoak koordinatuko dituzu eta beste sail batzuekin elkarlanean arituko zara ahalik eta eraginkortasun operatibo handiena lortzeko.

Titulazioa

  • ADE, Zuzenbide edo antzeko Gradua, baldin eta esperientzia luzea egiaztatzen bada (eskatutako gutxienekoa baino handiagoa) obra konplexuen, ahal dela publikoen, kudeaketan.
  • Arkitekturako Gradua
  • Ingeniaritzako Gradua
  • Baliokidea

Baldintzak

  • Gidabaimena: B
  • 5 urtetik gorako esperientzia mantentze-lanen, kontratazioaren, obra konplexuen eta lizitazioen kudeaketan.
  • Gaztelania, euskara eta ingelesa jakitea.

Baloratzeko

  • Kudeaketako ikasketa osagarriak baloratuko dira: Facility Management edo MBA.
Gaitasun eta trebetasunak: Lidergorako, plangintzarako, negoziaziorako eta komunikaziorako trebetasunak.

Kontratu mota: Mugagabea
Plazak: 1
Lantokia: BILBAO
Izena eman